ARGAZKILARITZA, ERRAKETAK ETA ELURRA NAFAR PIRINIOAN
Elurra eta negu-paisaiei argazkiak ateratzera gustuko badituzu ezin duzu galdu martxoa amaiera eta apirila hasierarako prestatu dugun kurtsoa. K2 gidarien eta Sonia Senosiain argazkilariaren laguntzaz Nafar Pirinioetako paisaia elurtuak deskubrituko ditugu, elur-erraketen laguntzaz mugituz. “Pirinioetako Aterpetxe”tik negualdia era paregabe honetan agurtzera animatzen zaituztegu!
ZEINI ZUZENDUA
Kurtsoa argazkilaritza eta kirola maite dutenentzako zuzendua dago. HASTAPENEKO kurtsoa da, beraz, ez da beharrezkoa argazkilaritza ezaguerak edukitzea.
TAILERRA
Tailer hau mendi kiroleko eta argazkilaritzako profesionalek eskainiko dute. Kiroleko atala K2 gidariak zuzenduko du eta argazkilaritza atala SONIA SENOSIAINek. Nafarroako Pirinioek dituen paisaia elurtuetatik ibilaldi bikaina egingo dugu, non naturak eskaintzen dizkigun txoko guztietaz gozatuko dugun.
BEHARREZKO MATERIALA
Berokia, eskularruak, txanoa, mendiko botak, polainak, eguzkitako krema eta eguzkitako betaurrekoak.
ARGAZKI-MATERIALA
Reflex kamara edo antzeko ezaugarriak dituen argazki-kamera konpaktua. Tripodea, objektiboak, argi-babeskia eta funda. Nahi adina gehigarri eraman daitezke: flashak, ordenagailua, iragazkiak… baina kontuan izan egun osoan zehar bizkargainean eraman behar direla.
EGITARAUA
Ostiraletik etor daiteke, hala IRIARTE ATERPETXEAN afaltzen dugun bitartean elkar ezagutzen has gaitezke. Beste aukera bat larunbatean bertan etortzea izango litzateke, goizeko 8:30erako. Bertan gosaldu eta argazkigintza klase teoriko bat eta negu-erraketekin ibiltzeko aholku batzuk emango dira, ibilbidearen azalpen txiki batekin batera. Ibilaldia 11:00etan hasiko da, eguraldiaren eta elurraren baldintzen arabera beti ere. 14:00etan geldialdia eta bazkaltzeko tartea. 16:00etatik 17:00etara IRIARTE ATERPETXERA itzuliko gara. Atseden bat egin ostean, atera diren argazkiak deskargatu eta horien inguruan hitz egingo dugu. Afaria 21:00-21:30ak aldera eta denbora librea. Hurrungo egunean gosaria 9:30ean. Aurreko eguneko argazkiak ikusi eta argazkigintza-edizioaren iniziazioa. Tailerra amaitzeko asteburuko ondorioak aterako ditugu
TAILERRAK BARNE HARTZEN DUENA
Ibilaldirako beharrezko materiala, hala nola, erraketak, bastoiak, ekintzaren segurua eta mendiko gidari profesionala, K2 gidarien eskutik. IRIRARTE ATERPETXEAN pentsio osoa. Argazkilaritza tailerra SONIA SENOSIAINen gidaritzapean.
DATAK
Lehenengo taldea: Martxoaren 22a eta 23A
Bigarren taldea: Martxoaren 29a eta 30a
Hirugarren taldea: Apirilaren 5a eta 6a
KURTSOA AURRERA ATERA AHAL IZATEKO TALDEA GUTXIENEZ 8 PERTSONEZ OSATURIK EGON BEHARKO DA, ETA 15 PERTSONEZ GEHIENEZ.
ERRESERBA EGITEKO EPEA KURTSOA BAINO ASTEBETE LEHENAGO ARTE DAUKAZUE
PREZIOA: 150€
KONTAKTUA
Iriarte aterpetxea
Telefonoa: 948890070
e-maila: alberguedelpirineo@gmail.com