IPAR ESKIA- ESKI IRAUNKORRA GAZTEENTZAT
Neguko kirolen artean eskia dugu errege, azken hamarkadetan izugarrizko gorakada izan duen kirola. Batez ere, Alpino eta Snowboard modalitate berriaren inguruan.
Hala ere, eski mota zaharrenak ipar eskiarenak dira. Nahiz eta guri neguko kirol guztiak gustatu, ipar eskia da guk jorratu eta interesgarrien iruditzen zaiguna.
Ipar eskia , hitzak dioen moduan iparraldeko herrialdeetan sortutako eskia dugu, non bertako biztanleak antzinatik elurtutako eta izoztutako lur eremuetan barna mugitu eta bidaiatzeko modu gisa erabili izan dute, azken mendeetan kirol bilakatuz.
Nafarroan ditugun eski instalakuntza bakarrak ipar eskira zuzenduta daude, hementxe ditugu Abodi eta Belagoako eski estazioak eta paraje eder hauek bi taulen gainean irristaka, jolasean, naturarekin bat eta laguntasunean ezagutzera gonbidatzen zaituztegu.
Neguko kirolekin lehendabiziko harremana izateko modurik aproposena da ipar eskia. Eski modalitate artean lesio gutxien sortzen dituen eski mota dugu. Kirol aerobiko ezin hobea, oreka lantzen dugun bitartean gorputzeko atal guztiak mugiaraziko ditugu.
Iratiko basoan dagoen Abodi ipar eski zentroan edo Larra Belaguako estazioan ikasiko dugu elurraren gainean irristatzen baina, nola ez, inguru natural eder hauek ezagutuz eta errespetatuz. Ipar eskia da naturaren aurka eragin gutxien sortzen duen eski mota, eta ezin bestekoa iruditzen zaigu kirola eta naturarekiko errespetua uztartzea eta balore horiekin hezitzea.
Ipar eskiak izugarrizko baliabideak ematen dizkigu bai taldeko lanak, jolasak eta elkarbizitza lantzeko eta baita ere bakarka autokonfidantza lantzeko. Jolas eta ariketen bidez, bakoitzak bere neurrian, helburuak beteko ditu eskiatzen ikasiz, naturaz, elurraz eta lagun giroaz gozatzen.
Iriarte aterpetxetik honako pakete hau proposatzen dizuegu:
Iraupen eskia ikasten 2 goiz (4.ordu eguneko): Materiala, eski begiraleak, pistetara sarrera eta seguruak barne.
Pentsio osoa: Afaria, aterpetxean egonaldia, gosaria eta hurrengo eguneko bazkaria (pistetan hamaiketako eta bokata…)
86€( B.E.Z. barne) Pertsonako.
Prezio hauek 20 pertsona gorako eskola talde edo antzekoentzako dira.
Arratsaldeetan ere zenbait ekintza antolatzeko aukera dago, tailerrak, herri kirolak, bisita gidatuak.
Pakete hau ere egun gehiagokoak izan daiteke.